Munduko ekonomia oraintsuko historian aurrekaririk ez duen krisian murgilduta dago. Krisia 2007. urtearen erdialdean hasi zen, EEBBetako subprime izeneko hipoteken ondorioz. Hala ere, krisi horrek 2008ko irailetik aurrera okerrera egin zuen modu sakon eta azeleratuan. Hori dela bide, ekonomia garatuen jarduera bateratua ezinbestekoa izan zen munduko finantza-sistemak geldialdia ez izateko. Finantza-sistemaren ezegonkortasuna benetako ekonomian eragin sakon eta negatiboa izaten ari da, enpresei eta etxebizitzei ohiko jarduera ekonomikoa garatzeko krediturako sarbidea murrizten die eta.
Espainiako ekonomia oso sentikorra izan da nazioarteko testuinguru makur horren aurrean. Europako ekonomien artean bigarren irekiena da, Alemaniaren atzetik, eta azkenaldian inbertsio-prozesu indartsua egin du eta kanpoko defizit handia sortu da. Hori dela eta, kanpoko finantzaketa beharrezkoa izan da. Egoera hori areagotu egin da higiezinen sektoreak bizi duen doikuntza sakona dela eta.
Kanpoko menpekotasunaren ondorioz, Espainiako ekonomia, eta batez ere lan-merkatua, asko narriatu da 2008. urtean. Milioi bat langile inguru langabetuen zerrendan sartu dira, eta langabezia-tasa biztanleria aktiboaren %17tik gorakoa da. Beraz, langabezia berreskuratzea 2009rako dugun helburu nagusia da: Gobernuarena eta gizarte osoarena.
Transcripció del vÃdeo
José LuÃs RodrÃguez Zapatero - Zer da E Plana?
Ongi etorri web orri berri honetara. Espainia krisi ekonomiko larrian murgilduta dago. Krisi ekonomiko hau mundu mailakoa da eta, gainera, abiadura handian hedatu da. Krisi honen ondoriorik larriena lanpostuak galtzea da, langabezia.
Duela urtebete eskas, historiako langabezia-tasa txikiena lortu genuen. Eta azken aldi honetan enpleguak okerrera egin du nabarmen. Herritar guztiek jakin behar dute Gobernuaren helburu nagusia langabeziaren aurka borrokatzea eta lanpostuak berreskuratzeko ibilbidera itzultzea dela.
Horrez gain, Espainiako ekonomia, munduko zortzigarren potentzia ekonomikoa, krisitik indartuta ateratzea nahi dugu. Horretan datza Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Plan Espainiarra, gaurtik aurrera E Plana deituko duguna. Plan honek honezkero abian dauden neurriak eta Gobernuak datozen hilabeteetan hartuko dituen neurriak biltzen ditu.
Plan honetan babes-neurriak daude enpresa txiki eta ertainentzat, haien jarduerari eta enpleguari eusteko. Plan honek inbertsio publiko indartsua egitea aurreikusi du gure kaleak, gure herriak, gure hiriak hobetzeko, gure ekoizpen-kapitalean indartsuagoak izan gaitezen eta enplegua sortu dezagun.
Plan honetan bankuak eta kutxak babesteko neurriak daude, herritarren gordailuak bermatzeko neurriak eta bankuek familiei eta enpresei dirua maileguan eman ahal izateko neurriak. Eta plan honetan eraldaketen neurriak daude gure ekonomia modernizatzeko.
Baina argi utzi nahi dut aldi honetan ere gizarte-politikak handitzen jarraituko dugula, Gobernuaren konpromiso handia moduan. Mendekotasunari emandako baliabideak handituko ditugu, etxebizitzan sartzeko baliabideak handituko ditugu, familien babesa eta laguntzak handituko ditugu, pentsio txikienen igoera eta lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera bermatuko ditugu, eta langabeziaren ondoriozko babesa bermatuko dugu gizarte-elkarrizketaren esparruan.
Orrialde honetan krisi ekonomikoaren aurka borrokatzeko neurriei eta horien aplikazioari buruz informazio guztia aurkituko duzu.Gobernuak energia guztia inbertituko du egoera hau gainditzeko, gure herrialdeko ekonomia berreskuratzeko eta enplegua berriro sortzeko. Hemendik guztien lankidetza eskatu nahi dut. Guztiok ahaleginak eta sakrifizioak egin beharko ditugu.
Eskertu egin nahi dut langileen, sindikatuen eta enpresaburuen jokabidea erantzukizunez lankidetzan aritzeko borondatea erakutsi baitute gizarte-elkarrizketatik.
Herritar guztien lankidetza eskertu nahi dut. Gure herrialdean konfiantza osoa dut, eta badakit krisi ekonomiko larri honetatik indartuta aterako garela. Guztioi lankidetza eskatzen dizuet eta guztien jokabidea eskertzen dut.
Eskerrik asko.
E Plana
Espainiako Gobernuak hasiera-hasieratik bere gain hartu du egoera ekonomikoaren narriadurari aurre egiteko erantzukizuna, eta gertatu den ziklo-aldaketa bortitzari aurre egiten aktiboenetakoa izan da. Lehenengo neurriak onartzearekin batera, Gobernuak nazioarteko erantzun koordinatua sustatu du, Gobernuak argi duelako krisi orokorrak erantzun orokorra eskatzen duela.
Aurreko legegintzaldian onartutako politika ekonomikoaren neurriak direla-eta, Gobernua krisiari erantzuteko egoera hobean dago. Aurrekontu-superabita izan duten ondoz ondoko hiru urteei esker, orain defizita izan dezakegu finantza publikoen sinesgarritasuna arriskuan jarri gabe; gizarte-politika berriak (hala nola, jaiotzei emandako laguntza) eta beherapen fiskalak (PFEZn zein Sozietateen gaineko Zergan) indarrean jarrita, familiek errenta erabilgarri handiagoa izan dezakete eta enpresek lehiakortasuna hobetu dezakete.

E Planean zenbait neurri fiskal bildu dira familiei zuzenean laguntzeko
Baina, gainera, 2008an laurogei neurri inguru hartu dira, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plan Espainiarraren barruan. Gure demokrazian jarduera ekonomikoari egindako bultzada publiko handiena da.
E Planak lau jarduera-ardatz ditu. Enpresei eta familiei laguntzeko neurriak; lana sustatzeko neurriak; finantza- eta aurrekontu-neurriak; eta, amaitzeko, ekonomia modernizatzeko neurriak.
Gobernuak datozen hilabeteetan E Planeko neurrien multzoa abian jarri eta kudeatzeko asmoa du, eta horretarako etengabeko elkarrizketak izango ditu gizarte-solaskideekin eta beste talde politiko batzuekin. Izan ere, sendo sinesten dugu, Plana garatuta, krisiaren aurka borrokatzen dela, ekonomiaren sendotasunak oinarri hartuz eta ahultasunak gaindituz. Krisiaren ondorioak jasaten dituztenak babesteko, lanaren hazkundea berraktibatzeko eta gure ekonomia modernizatzeko modua da.
Familiei laguntzeko neurriak
E Planean zenbait neurri fiskal bildu dira familiei zuzenean laguntzeko. Horiei esker, errenta erabilgarri handiagoa izango dute gaur egungo zailtasun-egoerari aurre egiteko. Oro har, 2008 eta 2009 bitartean 14.000 milioi euroko bultzada fiskal osoa egitea kalkulatzen da. 2009an familien gizarte-babesa hobetuko duten aurrekontu-jarduerez gain, lana galdu duten familiek datozen bi urteetan hipotekaren ordainketa atzeratzeko aukera izango dute.
Enpresei laguntzeko neurriak
E Plana enpresei eta batez ere PYME edo ETEei laguntzeko aurrekaririk ez duen ahalegina da. Lehenengo eta behin, izaera fiskaleko neurrien bidez enpresen aldeko baliabideak abian jarriko dira, 17.000 milioi euro guztira, eta bigarren, finantza-izaerako tresna erabilgarriak gehituko dira enpresei kredituetarako sarbidea errazteko, 29.000 milioi euro bideratuz. Horrela, ICOren ildoek lehenengoz finantzatuko dute enpresen kapital zirkulatzailea.
Lana sustatzeko neurriak
Krisi ekonomikoa, batez ere eraikuntza sektorearen doikuntza dela bide, lana suntsitzeari dagokionez indartsua izaten ari da. Testuinguru horretan, E Planak lana sortzea bultzatzeko neurri zuzenak sartu ditu: besteak beste, Toki Entitateentzako Funtsa eta Ekonomia eta Lana Dinamizatzeko Funts Berezia aipa daitezke, bai mugitzen duten funtsen bolumenari dagokionez, 11.000 milioi euro, bai abian jarriko diren jardunen kapilaritatea dela bide, Espainiako geografia osoan 300.000 enplegu sortuko dira eta.
Bi funts horietan lan publikorako bildutako laguntzak eta Estatuko Aurrekontuetan agertzen den zuzkidurak 33.000 milioi eurotik gorako inbertsioa eskatuko dute 2009. urtean.
Ardatz horrek gizarte-elkarrizketaren esparruan lanaren eta horren egonkortasunaren alde egiten diren jardun guztiak bilduko ditu.
Finantza- eta aurrekontu-neurriak
Gaur egungo ezegonkortasun-inguruabar berezien aurrean finantza-sistemari likidezia emateko Europar Batasuneko herrialdeekin modu koordinatuan adostutako jardunak biltzen ditu E Planak.
Neurriak zergadunei kosturik ez eragiteko diseinatu dira, eta azken xedetzat familiei eta enpresei bideratutako kreditu-kanala berrezartzea dute. Horrez gain, gordailuen berme-funtsaren estaldura 100.000 eurora zabaldu da titular eta entitate bakoitzeko, finantza-sisteman dagoen konfiantza indartzeko.
Estatuko aurrekontuaren esparruan ere austeritate-jardun zehatzak daude gastu arruntean, enpresei eta familiei eman beharreko laguntzarekin batera.
Ekonomiaren modernizazioa
E Plana ekonomia modernizatzeko eraldaketen agenda arranditsuak osatzen du. Neurri zehatz batzuen bidez oinarrizko sektoreen produktibitatea hobetuko da, hala nola garraioa, energia, telekomunikazioak, zerbitzuak eta administrazioa. Izan ere, produktibitatearen berreskurapena bultzatzea hazkunde iraunkorra berreskuratzeko modurik onena da. Neurri horiek eta Eraldaketen Programa Nazionalean –Lisboako hazkunderako eta enplegurako Europako Estrategiaren zehaztapena Espainian- daudenak osagarriak dira.
Gobernua lan-mahai batean ardatz honetara bildutako eraldaketak beste talde politiko batzuekin adosten ahaleginduko da.







