José Luis Rodríguez Zapatero
Vídeo
José Luis Rodríguez Zapatero - Zer da E Plana?
Ongi etorri web orri berri honetara. Espainia krisi ekonomiko larrian murgilduta dago. Krisi ekonomiko hau mundu mailakoa da eta, gainera, abiadura handian hedatu da. Krisi honen ondoriorik larriena lanpostuak galtzea da, langabezia.
Duela urtebete eskas, historiako langabezia-tasa txikiena lortu genuen. Eta azken aldi honetan enpleguak okerrera egin du nabarmen. Herritar guztiek jakin behar dute Gobernuaren helburu nagusia langabeziaren aurka borrokatzea eta lanpostuak berreskuratzeko ibilbidera itzultzea dela.
Horrez gain, Espainiako ekonomia, munduko zortzigarren potentzia ekonomikoa, krisitik indartuta ateratzea nahi dugu. Horretan datza Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Plan Espainiarra, gaurtik aurrera E Plana deituko duguna. Plan honek honezkero abian dauden neurriak eta Gobernuak datozen hilabeteetan hartuko dituen neurriak biltzen ditu.
Plan honetan babes-neurriak daude enpresa txiki eta ertainentzat, haien jarduerari eta enpleguari eusteko. Plan honek inbertsio publiko indartsua egitea aurreikusi du gure kaleak, gure herriak, gure hiriak hobetzeko, gure ekoizpen-kapitalean indartsuagoak izan gaitezen eta enplegua sortu dezagun.
Plan honetan bankuak eta kutxak babesteko neurriak daude, herritarren gordailuak bermatzeko neurriak eta bankuek familiei eta enpresei dirua maileguan eman ahal izateko neurriak. Eta plan honetan eraldaketen neurriak daude gure ekonomia modernizatzeko.
Baina argi utzi nahi dut aldi honetan ere gizarte-politikak handitzen jarraituko dugula, Gobernuaren konpromiso handia moduan. Mendekotasunari emandako baliabideak handituko ditugu, etxebizitzan sartzeko baliabideak handituko ditugu, familien babesa eta laguntzak handituko ditugu, pentsio txikienen igoera eta lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera bermatuko ditugu, eta langabeziaren ondoriozko babesa bermatuko dugu gizarte-elkarrizketaren esparruan.
Orrialde honetan krisi ekonomikoaren aurka borrokatzeko neurriei eta horien aplikazioari buruz informazio guztia aurkituko duzu.Gobernuak energia guztia inbertituko du egoera hau gainditzeko, gure herrialdeko ekonomia berreskuratzeko eta enplegua berriro sortzeko. Hemendik guztien lankidetza eskatu nahi dut. Guztiok ahaleginak eta sakrifizioak egin beharko ditugu.
Eskertu egin nahi dut langileen, sindikatuen eta enpresaburuen jokabidea erantzukizunez lankidetzan aritzeko borondatea erakutsi baitute gizarte-elkarrizketatik.
Herritar guztien lankidetza eskertu nahi dut. Gure herrialdean konfiantza osoa dut, eta badakit krisi ekonomiko larri honetatik indartuta aterako garela. Guztioi lankidetza eskatzen dizuet eta guztien jokabidea eskertzen dut.
Eskerrik asko.
Familiak
Vídeo
Niri krisiak bete-betean jo nau. Duela hiru hilabete lanik gabe geratu nintzen. Eta bi seme-alabarekin eta hipotekarekin egoera oso zaila zen. Nire koinatuak Gobernuaren laguntza bilatzeko esan zidan. Gobernuaren laguntza batzuk krisiari aurre egiteko eta familiei laguntzeko zirela esan zidan.
Hipoteken gaineko moratoriari buruz zerbait entzunda nuen, une zail bat igarotzen ari garen familia hipotekatuentzat. Interneten bilatu eta informazioa aurkitu dut Gobernuak abian jarri dituen neurri guztiei buruz, ekonomia eta enplegua suspertzeari begira.
Nik familia hipotekatuentzat dagoen laguntza eskatuko dut. Eta horrela, nire arreta lana bilatzen jarri ahal izango dut. Albertok banku-entitatean eskatuko du hipoteka-kuoten moratoria.
Laguntza hau Familiak eta Enpresak ardatzaren barruan dago, eta Gobernuak E Planean aktibatu du, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plan Espainiarrean.
Sartu www.plane.gob.es web orrian eta informatu zaitez.
Enpresak
Vídeo
Duela bost urte hartu nuen jatetxe hau eta, egia esan, asko gustatzen zait. Gabonetan enpresen eta familien afari asko izan ditut eta, orain, behar dudan guztia berriro erosi behar dut. Baita apurtu ziren plater eta edontzi batzuk ere. Interneten begiratu nuen eta Gobernuak laguntzen ildoa aktibatu duela ikusi nuen likidezia behar dugun ETEentzat. Horixe behar dut nire jatetxearekin jarraitzeko. Horixe baita gehien gustatzen zaidana.
Silviaren egoeran dauden pertsonentzat Enpresa Txiki eta Ertainei bideratutako laguntza dago, Kreditu Ofizialeko Institutuaren ildo berria, ETEei likidezia emateko. Laguntza hori Gobernuak E Planaren barruan onetsi du, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko neurrien artean. Modu horretan, enpresak gai izango dira eguneroko beharrizanei aurre egin eta hazten jarraitzeko.
Sartu www.plane.gob.es web orrian eta informatu zaitez.
Enplegua
Vídeo
Juan dut izena, Maresmekoa naiz eta bi seme ditut. Eraikuntzan egin dut lan hogei urtez baina gure sektoreak astinaldi handia hartu du eta asko langabezian geratu gara. Nik sei hilabete daramatzat lanik gabe. Lankide batek esan dit, Gobernuak udalei funtsak eman dizkiela inbertitzeko eta enplegua sortzeko.
Informazioa eskatu dut eta badakit Maresmeko zenbait udal enpresei lana kontratatzen hasiko direla. Aurreikusita dauden hobekuntza-lanekin, gutako askok lana lortzea esperto dut. Horrela guztiok irabazten dugula uste dut: Herriak konpontzen ditugu eta lanera itzultzeko modu bat da.
Juanek lana lortu ahal izango du Toki Inbertsioko Estatu Funtsari esker. Gobernuaren laguntzekin, udalek inbertsioak egingo dituzte eta horiei esker, ekonomia kapitalizatu, enpresak kontratatu eta lanpostuak sortu eta mantendu ahal izango dira. E Planera bildutako neurrietako bat da: Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Gobernuaren Plana.
Sartu www.plane.gob.es web orrian eta informatu zaitez.







