Finantza- eta aurrekontu-neurriak
Categorías de Finantza- eta aurrekontu-neurriak
-
Gastu arruntak murriztea (II. kapitulua) 2008an
2009rako aurrekontuak egitean erabilitako austeritate-irizpideak bete-betean gehitzeko, 2008an gastu arruntetara bideratutako 20 milioi euro eskuragarri ez daudela aitortu da. Kopuru hori Ministerioen artean modu proportzionalean banatu da.
Onuradunak
Gizartea oro har, baliabide horiek ekonomia suspertzeko neurrietara bideratu daitezke eta.
Egoera
2008an gauzatua.Ejes: Aurrekontu-neurriak, Finantza- eta aurrekontu-neurriak
-
Kreditu-entitateen kapitala indartzeko baimena
Salbuespen-neurri hau, Estatuak Espainiako finantza-entitateen zor-jaulkipenerako abian jarritako abalen sistema bezala, euroguneko estatuburuek eta gobernuburuek finantza-sistemaren egonkortasunari eusteko, Europako Banku Zentralarekin koordinatuta, beharrezko neurriak aplikatzeko 2008ko urriaren 12an hartu zuten konpromisoaren barruan sartzen da.
Modu horretan, Ekonomia eta Ogasun ministroari baimena ematen zaio Espainian egoitza duten kreditu-entitateek jaulkitako tituluak eskuratzea agintzeko, haien berezko baliabideak indartu behar [...] -
Gordailuen eta Inbertsioen Berme Funtsaren estaldura handitzea
Gobernuak, Europar Batasuneko gainerako herrialdeekin bat etorriz, Gordailuen eta Inbertsioen Berme Funtsaren Espainiako sistema indartzea ebatzi zuen, babesa titular eta entitate bakoitzeko 100.000 euroraino igoz. Modu horretan, inbertsiogile txikiek euren kontuen eta gordailuen inguruan zuten ziurgabetasuna ezabatu da.
Onuradunak
Neurri honen bidez, gordailugileek eta inbertsiogileek gure kreditu-entitateetan eta inbertsio-zerbitzuen enpresetan duten konfiantza mantendu eta handitu nahi da.
Egoera
Neurri [...] -
Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen soldatak izoztea
Estatuko goi-kargudunek (zuzendari nagusiek eta hortik gorakoek) eta enpresa publikoek eta Estatuko bestelako erakundeek ordainsariak, oinarrizkoak eta osagarriak, izoztuta ikusiko dituzte 2009. urtean, austeritate-neurri moduan, eta gainerako administrazio publikoetarako adibide moduan. Administrazio publiko horietako askok antzeko neurriak hartu dituzte Gobernuaren iragarkiari jarraituz.
Onuradunak
Gizartea oro har, baliabide hauek ekonomia suspertzeko neurrietara bideratu daitezke eta. Neurriak ez du [...]Ejes: Aurrekontu-neurriak, Finantza- eta aurrekontu-neurriak
-
Estatuaren abalak kreditu-entitateen zor-jaulkipen berrietarako
Neurri honekin Espainiako finantza-entitateei aseguramendu-mekanismo bat eman nahi zaie Estatuko abalaren bidez, epe ertaineko zor-jaulkipen berrietarako. Modu horretan, erakunde horien kreditu-kalitatea indartzen da eta gure banku eta aurrezki-kutxak handizkako kreditu-merkatuetan sartzeko baldintzetan hobekuntzak egin daitezke. Mekanismo hau erabiltzen duten kreditu-entitateek abalengatik prezio bat ordaindu behar dute, eta prezio horrek estatuak eragiketa bakoitzean bereganatutako arriskua bildu [...]
-
Gastu publikoa murriztea pertsonalaren arloan
Funtzionario berriak Estatuko Administrazio Nagusian sartzeko Lan Eskaintza Publikoa %70 murriztu da, pertsonalari lotutako gastuen hazkundea geldiarazteko. Neurri honek ez du eraginik oinarrizko zerbitzu publikoetan, hala nola hezkuntzan, osasunean, segurtasunean eta ordena publikoan eta Justizia Administrazioan. Modu horretan, 300 milioi euro aurreztuko dira 2010erako.
Onuradunak
Gizartea oro har, baliabide horiek ekonomia suspertzeko neurrietara bideratu daitezke eta.
Egoera
Gorte Nagusiek [...]Ejes: Aurrekontu-neurriak, Finantza- eta aurrekontu-neurriak
-
Aktibo finantzarioak eskuratzeko funtsa
Funtsaren xedea enpresen eta familien finantzaketa babestea da, eta horretarako, kreditu-entitateei likidezia emango zaie gehiengo kreditu-kalitatea duten aktiboak eskuratuta.
Modu horretan, neurri honen bidez gure kreditu-entitateek finantza-krisi orokorraren eta handizkako finantzaketa-merkatuak narriatzearen ondorioz arrazoizko prezio eta epeetan finantzatzeko dituzten zailtasunen inpaktua murriztu nahi da.
Funtsaren hasierako zuzkidura 30.000 milioi eurokoa da, eta gehienez 50.000 milioi eurora zabaldu [...] -
Gastu arruntak murriztea (II. kapitulua) 2009an
Estatuko Aurrekontu Orokorretan ondasun eta zerbitzuen arloko gastu arruntak %1,8 murriztea aurreikusi da. Hori dela bide, 2009an 65 milioi euro inguru aurreztuko dira, eta horiek xede alternatiboetara bideratuko dira (ekoizpen-gastua eta gizarte-gastua).
Onuradunak
Gizartea oro har, baliabide horiek ekonomia suspertzeko neurrietara bideratu ahal izango dira eta.
Egoera
2009ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2/2008 Legean sartua. 2009ko urtarrilaren 1ean jarri zen [...]Ejes: Aurrekontu-neurriak, Finantza- eta aurrekontu-neurriak






