Enpresak

E Plana enpresei eta, bereziki, ETEei laguntzeko egin den aurrekaririk gabeko ahalegina da. Lehenik eta behin, neurri fiskalen bitartez, enpresentzako bitartekoak askatzea ahalbidetuko dutenak; guztira, 17.000 milioi euroko zenbatekoa. Eta, bigarrenez, enpresek kredituak lortzea erraztuko duten izaera finantzarioko tresna erabilgarriak gehituz; xede horretara 29.000 milioi euro bideratuko dira. Horrela, KOI lineek enpresetako kapital zirkulatzailea finantzatuko dute lehenengo aldiz.

Transcripción del vídeo

Duela bost urte hartu nuen jatetxe hau eta, egia esan, asko gustatzen zait. Gabonetan enpresen eta familien afari asko izan ditut eta, orain, behar dudan guztia berriro erosi behar dut. Baita apurtu ziren plater eta edontzi batzuk ere. Interneten begiratu nuen eta Gobernuak laguntzen ildoa aktibatu duela ikusi nuen likidezia behar dugun ETEentzat. Horixe behar dut nire jatetxearekin jarraitzeko. Horixe baita gehien gustatzen zaidana.

Silviaren egoeran dauden pertsonentzat Enpresa Txiki eta Ertainei bideratutako laguntza dago, Kreditu Ofizialeko Institutuaren ildo berria, ETEei likidezia emateko. Laguntza hori Gobernuak E Planaren barruan onetsi du, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko neurrien artean. Modu horretan, enpresak gai izango dira eguneroko beharrizanei aurre egin eta hazten jarraitzeko.

Sartu www.plane.gob.es web orrian eta informatu zaitez.

Antzeko inguruabarretan hiritarrek eskura izango duten zerbitzu baten itxurazko kasuaren adibidea.

  • Ordainketa zatikatuen araubide berria Sozietateen gaineko Zergan

    Zergadunei 2008an ordainketa zatikatuak kalkulatzeko metodoa hautatzeko aukera eman zaie, enpresak kontabilitate-sistema aldatzeagatik ez zigortzeko.
    Horrek esan nahi du 2008ko urtarrilaren 1etik Kontabilitateko Plan Orokor berriaren balorazio-arauak aplikatuz sor daitekeen plusbalio-azaleratzea ez dela kontuan hartu apirileko, urriko eta abenduko ordainketa zatikatuak kalkulatzerakoan, 2008ko etekinen kontura. Horren eraginez, 3.000 milioi euroren ordainketa geroratu da.
    Onuradunak
    Sozietateen gaineko Zergaren zergadun [...]

    Ejes: Enpresak

  • Altxorraren FTPYME ildoa (titulazio-funtsak ETEetarako) zabaltzea

    FTPYME ildoa, 2008an sortua, 2009ra eta 2010era hedatzen da. Horren bidez, Estatuak abalak eman ahal izango ditu aktiboen titulizazio-funtsek igorritako errenta finkoko balioak bermatzeko. Zehatz esanda, Aktiboen Titulizaziorako Funtsek igorritako errenta finkoko baloreen atal bat abalatzen da. Funts horiek aktiboan kreditu-entitateek enpresa ez-finantzarioei emandako maileguak biltzen dituzte, eta enpresa horietatik ehuneko jakin bat txikiak eta [...]

    Ejes: Enpresak

  • ICO-PROINMED ildoa

    ICO-PROINMED ildoa ICOk enpresa ertainen inbertsio-proiektuak finantzatzeko duen bitartekaritza-ildoa da. Programa honen bidez, kreditu-entitateei funtsak eman nahi zaizkie, merkatuko baldintzetan, enpresa ertainek ekoizpen-aktibo berrietan egindako inbertsioak edo enpresen atzerriko partaidetzei dagokienez egindako eskuratzeak finantzatu ditzaten. 2009an aurreikusitako zuzkidura 1.000 milioi handitu da, 3.000 milioi euroraino.
    Onuradunak
    Neurri ertaineko enpresak, urteko balantze orokorrari begira 43 eta 300 milioi [...]

    Ejes: Enpresak

  • ICO-ETEen moratoria ildo berria

    ICOren ildo berria, ICO-ETE ildoarekin emandako maileguen amortizazioa 2009. urtean geroratzeko aukera ematen duena. Horren arabera, enpresek 5.000 milioi euroren ordainketa geroratu ahal izango dute. Geroratutako kopuruak ICOri ordainketa bakar baten bidez itzuliko zaizkio, 2010eko urtarriletik hasita urte bat, bi edo hiru urteko epean, lehentasuneko interes-tasan.
    Onuradunak
    2006, 2007 eta 2008. urteetan ICOren maileguak jaso dituzten langile [...]

    Ejes: Enpresak

  • Enpresei laguntzeko ICO ildoak 2009

    Enpresa txiki eta ertainentzat kredituak eskuratzeko baldintzak gogortu direnez, Gobernuak zenbait programa aktibatu ditu baldintzak hobetu eta enpresek beharrezko ekoizpen-inbertsioak egin ditzaten gaur egungo egoeratik ateratzeko. Modu horretan, 2009an enpresari laguntzeko ICO ildo tradizionalak zabaldu eta hobetuko dira; besteak beste, ICO-ETE ildoa (10.000 milioi euro), ICO-Nazioartekotzea (200 milioi), ICO-Ekintzaileak (100 milioi), eta ICO-Enpresa Hazkundea (600 [...]

    Ejes: Enpresak

  • Amortizazio-askatasuna aktibo berrientzat Sozietateen gaineko Zergan

    Jarduera ekonomikoei lotutako aktibo berrietan egindako inbertsioak, 2009 eta 2010 urteen barruan abiatutako zerga-aldietan eskuratzen direnak, askatasunez amortizatu daitezke, betiere, enpresak langileen plantilla mantentzen badu. Horri esker, enpresek inbertsio berriak egingo dituzte.
    Onuradunak
    Sozietateen gaineko Zergaren zergadun guztiak, hau da, 1.350.000 enpresa. Horietatik milioi bat baino gehiago ETEak dira.
    Egoera
    Abenduaren 23ko 4/2008 Legearen bidez onetsia, 2009rako eta 2010erako [...]

    Ejes: Enpresak

  • BEZaren hileroko itzulketa

    2009ko urtarriletik aurrera, BEZ ordaintzen duten zergadunek egokitzen zaizkien itzulketak hilean-hilean egitea eska dezakete, urtea amaitu arte itxaron gabe. Horren eraginez, 2009an gutxi gorabehera 6.000 milioi euro modu aurreratuan jasoko dituzte. Neurri honi esker, enpresen likidezia hobetuko da.
    Onuradunak
    Hala hautatzen duten BEZaren zergadun guztiak, eragiketen bolumena gorabehera.
    Egoera
    Indarrean. Abenduaren 23ko 4/2008 Legean sartua.
    Informazio gehigarria
    Agencia Tributaria

    Ejes: Enpresak

  • ICO ildoa-Likidezia ETEetarako

    Enpresa txiki eta ertainentzat krediturako sarbidea gogortu denez, Gobernuak zenbait programa aktibatu ditu baldintzak hobetu eta enpresek beharrezko ekoizpen-inbertsioak egin ditzaten gaur egungo egoeratik ateratzeko. Programa horien artean ICOren ildo berria aipatu behar da, ICO-Likidezia, ETEei zirkulatzailea finantzatzeko sortu dena.
    Salbuespen-neurria da, orain arte ICOk inbertsioa soilik finantzatu du eta.
    Ildo honek 10.000 milioi euro izango ditu. [...]

    Ejes: Enpresak