Enplegua

Ekonomi krisia, eraikuntza-sektorearen doikuntzagatik bereziki, oso gogorra izaten ari da enplegu-suntsiketari dagokionean. Ingurune horretan, E Planak enplegu-sorkuntza bultzatzeko neurri zuzenak ezartzen ditu. Horien artean, Tokiko Erakundeentzako Fondoa eta Ekonomia eta Enplegua Dinamizatzeko Fondoa nabarmentzen dira, bai mobilizatzen duten zenbatekoagatik (11.000 milioi euro), bai abian jarriko diren jardueren kapilaritateagatik, Espainia osoan zehar 300.000 enplegu sortuz.

Fondo bi horietan jasotako herri-lanei laguntzak eta Estatuko Aurrekontuetan jasotakoek 2009an 33.000 milioi eurotik gorako inbertsioa eragingo dute. Ardatz horrek gizarte-elkarrizketaren esparruan enpleguaren eta egonkortasunaren alde ematen doazen aurrerapauso guztiak bilduko ditu.

Transcripción del vídeo

Juan dut izena, Maresmekoa naiz eta bi seme ditut. Eraikuntzan egin dut lan hogei urtez baina gure sektoreak astinaldi handia hartu du eta asko langabezian geratu gara. Nik sei hilabete daramatzat lanik gabe. Lankide batek esan dit, Gobernuak udalei funtsak eman dizkiela inbertitzeko eta enplegua sortzeko.

Informazioa eskatu dut eta badakit Maresmeko zenbait udal enpresei lana kontratatzen hasiko direla. Aurreikusita dauden hobekuntza-lanekin, gutako askok lana lortzea esperto dut. Horrela guztiok irabazten dugula uste dut: Herriak konpontzen ditugu eta lanera itzultzeko modu bat da.

Juanek lana lortu ahal izango du Toki Inbertsioko Estatu Funtsari esker. Gobernuaren laguntzekin, udalek inbertsioak egingo dituzte eta horiei esker, ekonomia kapitalizatu, enpresak kontratatu eta lanpostuak sortu eta mantendu ahal izango dira. E Planera bildutako neurrietako bat da: Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Gobernuaren Plana.

Sartu www.plane.gob.es web orrian eta informatu zaitez.

Antzeko inguruabarretan hiritarrek eskura izango duten zerbitzu baten itxurazko kasuaren adibidea.

  • Errepideko garraioaren sektorerako neurrien multzoa

    Sei ministerioren 44 neurriko multzoa bidaiarien garraiorako eta zazpi ministerioren 54 neurriko multzoa salgaiak errepidez garraiatzeko. Horien bidez, sektoreari eskari gutxiko gaur egungo egoera gainditzen lagundu nahi zaio, epe luzera berregituratzeari mesede eginez eta lehiakortasuna indartuz, etorkizunari berme handiagoekin aurre egiteko.
    Neurri horietara zazpi puntu hauek biltzen dira:
    - merkataritza-kontratazioaren araubide juridikoa berrikustea,
    - neurri fiskalak eta Gizarte [...]

    Ejes: Enplegua

  • Ingurumen-inpaktuko adierazpenak izapidetzeko denbora murrizteko konpromisoa

    Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruaren Ministerioaren (MARM) helburua Ingurumen Inpaktuko Adierazpenetan erabilitako batez besteko denbora 766 egunetik 420 egunera (14 hilabete) murriztea da, prozesuak bizkortuta. Neurri honen bidez, epeak laburtuko dira, ingurumena babesteari kalterik egin gabe.
    Horretarako, organo substantiboekin eta jardun desberdinen organo sustatzaileekin lankidetza indartuko da.
    Onuradunak
    Sektore ekonomiko desberdinetako enpresak eta langileak eta, modu berezian, [...]

    Ejes: Enplegua

  • Lurzorua Erosteko Eskaintza Publikoa

    Etxebizitza Ministerioko Lurzoruaren Ekipamendu eta Sustapeneko Estatu Sozietateak (LESES) lurzoru pribatua eskuratzeko eskaintzaren deialdia egin du, gerora etxebizitza babestua sustatzera bideratzeko. Neurri hau finantzatzeko 300 milioi euro lurzorua erosteko eta 130 milioi lurzoru hori urbanizatzeko inbertitzea aurreikusi da.
    Zifra horiek etorkizunean handitu daitezke, ekimen honek irauten dituen 4 urteetan eskaintzaren deialdi berriak egin daitezke eta.
    Onuradunak
    Etxebizitza babestuaren [...]

    Ejes: Enplegua

  • Hiri-berrikuntza osoa eta etxebizitzak zaharberritzea bultzatzeko arau-esparru berria

    Arau-esparru berria egon dagoen hiria birsortu, zaharberritu eta osorik berritzeko oinarrizko irizpideak ezartzeko, hainbat ikuspegitatik: ingurumena, gizartea, kultura, arkitektura, ekonomia-ekoizpena, etab., egon dagoen araudia sinplifikatu eta koordinatzen duena. Esparru horren barruan interes berezia eskainiko zaio etxebizitzak zaharberritu eta berritzeari.
    Onuradunak
    Hiria eta herritarrak oro har, higiezinen merkatua eta bertako eragile nagusiak: enpresak, jabeak eta erabiltzaileak.
    Egoera
    Etxebizitza Ministerioa aztertzen [...]

    Ejes: Enplegua

  • ICOren abala handitzea BOEak sustatzeari lotutako titulizazio-bonoetarako (FTVPO ildoa)

    ICOren ildo honen bidez etxebizitza babestuaren edo babes ofizialeko etxebizitzaren (BOE) finantzaketa bultzatu nahi da, 2009an 5.000 milioi eurorainoko abalak emanda gutxienez %80an partikularrei emandako BOEren hipoteka-maileguak dituzten Aktiboen Titulizazio Funtsei.
    Ildo honetan parte hartzen duten entitateek abalatutako zenbatekoa etxebizitza babestu berriaren finantzaketan berrinbertitzeko konpromisoa hartzen dute, kredituak emanda, partikularrei zein sustatzaileei eta eraikitzaileei.
    Onuradunak
    Herritarrak, BOE erosteko [...]

    Ejes: Enplegua

  • ICO-Etxebizitza ildoa: amaitutako etxebizitzak ohiko etxebizitza moduan alokairu-araubidean finantzatzera bideratutako maileguak

    Kreditu-ildo honek 3.000 milioi euro ditu alokairuko etxebizitzen merkatua sustatu eta suspertzeko. Higiezinen sustatzaileei finantzaketa ematen zaie saldu gabeko etxebizitzen gaineko hipotekak epe luzeagoko mailegu bihurtzeko, etxebizitza horiek alokairu-merkatuan sartzen badituzte zazpi urtez.
    Ildo honek gehienez maileguaren %50 finantzatuko du. Kreditu-entitateak gainerako zenbatekoa ICOk ezarritako baldintza berberetan birfinantzatu behar du.
    Onuradunak
    Herritarrak eta enpresak, alokairu-araubideko etxebizitzen eskaintza handitu [...]

    Ejes: Enplegua

  • Inbertsio Sozietate Kotizatuetarako arau-esparrua Higiezinen Merkatuan

    Sozietate horiek arautu dira. Sozietate anonimoak izango dira eta merkatu arautuetan kotizatuko dute. Jarduera nagusia higiezin-aktiboetan inbertitzea izango da, ondoren alokatzeko (besteak beste, etxebizitza, egoitzak, merkataritza-lokalak, garajeak, hotelak, bulegoak).
    Era berean, horien aktiboaren %85 gutxienez errentamendura bideratutako eta jabetza osoan eskuratutako hiri-higiezinetan, xede horretara bideratuko diren ondasun higiezinak sustatzeko lurretan edo inbertsio-betekizun berberak dituzten sozietateetako parte-hartzeetan [...]

    Ejes: Enplegua

  • Etxebizitza-alokairua eta eraikinen energia-efizientzia sustatzeko neurrien lege berria

    Hiri Errentamenduen Legea, Prozedura Zibilaren Legea eta Jabetza Horizontalaren legeak aldatuko dira Espainian alokairuaren merkatua bultzatzeko. Batetik, maizter-botatzeari eta errentak ez ordaintzeari lotutako prozesu judizialei arintasun eta eraginkortasun gehiago ematen zaie abusuak eta bidegabeko berandutzak saihesteko, errentarien eskubideak eta bermeak babestuz.
    Bestetik, errentatzaileek etxebizitza seme-alabentzat edo gurasoentzat behar badute alokairu-kontratua azkentzeko kasuak zabaldu dira, betiere, hori [...]

    Ejes: Enplegua

  • Renove Turismo Plana

    ICOren finantzaketa-ildo berria, batez ere turismo-sektoreko ETEei zuzendua, abantailazko baldintzetan (milioi 1 eurora arteko inbertsioaren %90 %1,5ean, 12 urtera arte itzul daitekeena), turismo-azpiegiturak berritu eta zaharberritzeko. Ildo honen zenbateko osoa 2009rako 400 milioi da.
    Produktuaren kalitatea eta balio erantsia handitzen laguntzen duten inbertsioak, establezimenduen jasangarritasuna hobetzen laguntzen duten inbertsioak, batez ere energia aurrezteko eta ingurumena zaindu [...]

    Ejes: Enplegua

  • Etxebizitza eta Zaharberritzearen Estatuko Plana 2009-2012. Renove etxebizitza programa biltzen du

    Planean datozen lau urteetan 996.000 jardun aurreikusi dira, herritarrek salgai eta alokairuan dauden etxebizitzak eskuratu ahal izateko, BOEentzat lurzoruaren urbanizazioa sustatzeko eta etxebizitzen parkea hobetzeko.
    Alokairua bultzatzeko neurriak ezarri dira (BOE berrien %40 alokairura bideratzea da helburua). Metro koadro bakoitzeko 410 eurorainoko diru-laguntzak ezarri dira alokairua sustatzeko, eta alokairua erosteko aukerarekin indartu da. Zaharberritzea sustatzen da [...]

    Ejes: Enplegua