Ekonomiaren modernizazioa
Categorías de Ekonomiaren modernizazioa
-
Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ildo estrategikoak aplikatzeari emandako bultzada
Klima Aldaketaren eta Energia Garbiaren Espainiako Estrategia 2007-2012-2020 (EECCEL), Premiazko Neurrien Plan batekin batera, 2007ko uztailean onetsi ziren. Xede nagusia 2008-2012 aldirako eskatutako isuri-murrizketak erdiesteko neurriak abian jartzea zen.
2008ko uztailean, Gobernuaren Klima Aldaketarako Ordezko Batzordeak sei ildo estrategiko identifikatu zituen, eta EECCELekin modu koherentean, Gobernuak legegintzaldiaren hasierarako arlo horretan dituen lehentasunezko jardute-esparruak adierazten dituzte:
1. Hondakinen [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Energiaren sektorerako eta klima aldaketaren kontrako borrokarako neurriak
-
Unibertsitate Estrategia 2015
Unibertsitate Estrategia 2015 ekimenaren bidez, Espainiako unibertsitateak modernizatzea nahi da, irakaskuntzaren eta zientziaren arloko bikaintasuna lortuta, unibertsitate-sistema nazioartera zabalduta eta berrikuntzaren hobekuntzan inplikatuta. Jarduera-ildoen bidez unibertsitateen espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatu, unibertsitatearen gizarte-eginkizuna indartu, ikasle eta ikerlarien mugikortasuna bultzatu eta Unibertsitatearen eta enpresa-sektorearen arteko hurbilketa sustatu nahi dira.
Horrez gain, unibertsitateen gidaritza hobetu nahi da, burokratizazioa gutxituz, [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Giza kapitala eta kapital teknologikoa
-
Prebentziozko segurtasun juridikoaren ereduaren eraldaketa
Notarioek eta erregistratzaileek erabiltzen duten kontrol-sistema berrikusiko da horien eginkizunetan bikoiztasunak eta gainjarpenak saihesteko, modu horretan beharrezkoak ez diren kostuak sortzen baitira herritarrentzat eta enpresentzat. Horrez gain, Administrazioak notarioen eta erregistratzaileen jarduera gainbegiratu eta kontrolatzeko mekanismoak indartuko ditu.
Amaitzeko, Katastroko eta Erregistroetako informazio-sistemak berrikusiko dira, datuen kalitatea eta datuak herritarren eta enpresen eskura jartzeko sistema hobetzeko. [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Karga administratiboen murrizketa eta erregulazioaren hobekuntza
-
Zerbitzu Profesionalen Lege Aurreproiektua
Zerbitzu profesionalen eraldaketa jorratu da, Zerbitzuei buruzko Zuzentarauaren efektu dinamizatzailea, besteak beste, zuzenbideko edo ingeniaritzako profesionalengana hedatuta. Lanbide horietan askatasunez sartzeko printzipioa indartuko da, lehiaren aurrean dauden justifikaziorik gabeko murrizketak kenduta, eta kontsumitzaileen babesa indartuko da, eta lanbide-elkargoek eginkizun nabarmena izango dute, arau-esparru gaurkotua izango dutelarik.
Onuradunak
Kontsumitzaileak, zerbitzu profesional gehiago prezio hobeetan eskuratu ahal izango dituztelako [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Lehiakortasunaren sustapena zerbitzuen sektorean
-
Portuen Lege Berria
Araubide Ekonomikoari eta interes orokorreko portuetan zerbitzuen prestazioari buruzko 48/2003 Legearen eraldaketa itsas trafikoaren sektore dinamikoaren eta portuetan horri lotuta eskaintzen diren zerbitzuen beharrizanei hobeto erantzuteko. Horretarako, Portuko Agintaritzak portuko eskaintza osoa bultzatuko du, ez bakarrik azpiegiturak ustiatzeari dagokiona, baita enpresa pribatuek eskainitako portuko zerbitzuei dagokiena ere.
Kudeaketa-autonomiari eta portuen arteko lehiari mesede egiteko, Portuko Agintaritza [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Garraioaren sektorerako neurriak
-
Akordioa Frantziarekin gure interkonexio elektrikoa bikoizteko
2008ko ekainean Espainiako eta Frantziako Gobernuek korronte zuzeneko interkonexio-linea berria sortzea adostu zuten Santa Llogiaren (Espainia) eta Baixasen (Frantzia) artean. Gaur egungo elkartruke-gaitasuna bikoiztea aurreikusi da, 1.400 MW handituz.
Onuradunak
Kontsumitzaileek eta enpresek hornikuntza elektrikoaren segurtasun eta kalitate handiagoa lortuko dituzte, eta prezioak merkatu egingo dira, inportazioen lehia handiagoa izango delako. Horrez gain, interkonexioak energia berriztagarrien garapenari [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Energiaren sektorerako eta klima aldaketaren kontrako borrokarako neurriak
-
Espektro erradioelektrikoaren erabilerari buruzko kontsulta publikoa
Xedea espektro erradioelektrikoaren erabilera eragingarria albait gehien suspertzea eta mugikortasuneko telekomunikazio-zerbitzu berrien garapena sustatzea da, baliabide urri horren erabilera eragingarria sustatzen duen espektroaren arau-esparru berriarekin bat etorriz.
Onuradunak
Herritarrak, mugikortasuneko telekomunikazio-zerbitzu berriak izango dituztelako, eta gizartea oro har, telekomunikazioen industria gehiago garatuko delako eta, horren ondorioz, aberastasuna eta enplegua sortuko direlako.
Egoera
Datozen hilabeteetan, espektro erradioelektrikoaren erabilerari buruzko proposamena [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Telekomunikazioen sektorerako neurriak
-
Zientziaren eta Teknologiaren Lege berria
Lege berriak aurreko Zientziaren Legea gaurkotuko du, azken 22 urteetan I+G politikak garatzeko oinarria izan dena. Arau-esparru berria I+G+B sistemaren beharrizan berrietara egokituko da: enpresa-sektorerekin lankidetza handitzea, ikerketaren emaitzak transferitzeko mekanismoak hobetzea, autonomia-erkidegoekin dauden harremanak indartzea eta Espainiak Europako Ikerketa Espazioan duen agerpena handitzea.
Horrez gain, Legearen bidez prozedurak sinplifikatuko dira eta, amaitzeko, ikerketa arloko langileen [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Giza kapitala eta kapital teknologikoa
-
Enpresa 24 ordu Plana
Enpresa bat 24 ordutan eratu ahal izateko beharrezko arau-eraldaketa guztiak egingo dira. Gaur egun, prozesu hori egiteko 14-19 egun behar dira.
Onuradunak
Proiektu ekintzaileak dituzten herritarrak, modu azkarragoan gauzatu ahal izango dituzte eta. Gizarte osoak onurak lortuko ditu enpresa berri hauek sortutako jardueren eta enpleguen eraginez.
Egoera
Lantaldea eratu da, eta 2009ko martxoan eraldaketa-proposamena aurkeztuko du Gobernuaren Ekonomia Gaietarako [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Karga administratiboen murrizketa eta erregulazioaren hobekuntza
-
Zenbait lege aldatzeko Legea Zerbitzu-jardueretan askatasunez sartu eta aritzeari buruzko Legera egokitzeko
“Omnibus legea”, Estatuko legeak zerbitzu-jardueretan askatasunez sartu eta aritzeari buruzko Legera egokitzeko. Guztira 60 lege ingurutan eragina izan dezakeela kalkulatzen da.
Onuradunak
Espainiako araudiaren egokitzapenak Espainiako kontsumitzaile eta erabiltzaileei mesede egingo die, zerbitzu gehiago prezio hobean eskuratu ahal izango dituzte eta. Zehatz esanda, legea osorik ezartzean, Espainiak eurogunearekin duen inflazio-diferentzia puntu erdi murriztuko da.
Egoera
Ministroen Kontseiluan 2009ko lehen [...]Ejes: Ekonomiaren modernizazioa, Lehiakortasunaren sustapena zerbitzuen sektorean








