Ekonomiaren modernizazioa

Transcripción de la infografía

Ekonomia modernizatzeko oinarriak

E Planak eraldaketa estrukturalak biltzen ditu ekoizpen-sistema modernoagoa lortzeko, Espainiako ekonomiaren hazkunde-potentziala handitzeko, laneko produktibitatea eta Espainiako enpresaren lehiakortasuna munduan hobetzeko. Hori lortzeko, Gobernuak ekonomiaren sektore giltzarrietan jarduten du: garraioak, energia, telekomunikazioak eta administrazio publikoa. Neurri horien bidez, azpiegituren, hezkuntzaren eta berrikuntzaren arloko zuzkidurak hobetu nahi dira eta enpresen lehiari eta nazioartekotzeari mesede egin nahi zaie. Espainiako Gobernuaren eredua Eraldaketen Programa Nazionalean laburtzen da. Programa horrek Lisboako Estrategian EB osorako bildutako helburu berdinak ditu, eta ahalegin nagusiak hazkundean eta enpleguan, gizarte-kohesioan eta garapen iraunkorrean egiten ditu.


E Plana ekonomia modernizatzeko erreformen asmo handiko agenda batez osatzen da. Neurri zehatz horien bidez garraioa, energia, telekomunikazioak, zerbitzuak eta administrazioa bezalako sektore garrantzitsuen ekoizkortasuna hobetuko da. Zeren eta ekoizkortasunaren berreskurapenean eragitea hazkunde iraunkorra berreskuratzeko modurik onena da. Neurri horiek Erreformen Programa Nazionalean jasotakoen osagarri dira, hazkunderako eta enplegurako Lisboako Europar Estrategia Espainian gauzatuz. Gobernua beste alderdi politiko batzuekin osatutako lan-mahaian Ardatz honetan jasotako erreformak adosten saiatuko da.