Vídeo
José Luis Rodríguez Zapatero - Zer da E Plana?
Ongi etorri web orri berri honetara. Espainia krisi ekonomiko larrian murgilduta dago. Krisi ekonomiko hau mundu mailakoa da eta, gainera, abiadura handian hedatu da. Krisi honen ondoriorik larriena lanpostuak galtzea da, langabezia.
Duela urtebete eskas, historiako langabezia-tasa txikiena lortu genuen. Eta azken aldi honetan enpleguak okerrera egin du nabarmen. Herritar guztiek jakin behar dute Gobernuaren helburu nagusia langabeziaren aurka borrokatzea eta lanpostuak berreskuratzeko ibilbidera itzultzea dela.
Horrez gain, Espainiako ekonomia, munduko zortzigarren potentzia ekonomikoa, krisitik indartuta ateratzea nahi dugu. Horretan datza Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Plan Espainiarra, gaurtik aurrera E Plana deituko duguna. Plan honek honezkero abian dauden neurriak eta Gobernuak datozen hilabeteetan hartuko dituen neurriak biltzen ditu.
Plan honetan babes-neurriak daude enpresa txiki eta ertainentzat, haien jarduerari eta enpleguari eusteko. Plan honek inbertsio publiko indartsua egitea aurreikusi du gure kaleak, gure herriak, gure hiriak hobetzeko, gure ekoizpen-kapitalean indartsuagoak izan gaitezen eta enplegua sortu dezagun.
Plan honetan bankuak eta kutxak babesteko neurriak daude, herritarren gordailuak bermatzeko neurriak eta bankuek familiei eta enpresei dirua maileguan eman ahal izateko neurriak. Eta plan honetan eraldaketen neurriak daude gure ekonomia modernizatzeko.
Baina argi utzi nahi dut aldi honetan ere gizarte-politikak handitzen jarraituko dugula, Gobernuaren konpromiso handia moduan. Mendekotasunari emandako baliabideak handituko ditugu, etxebizitzan sartzeko baliabideak handituko ditugu, familien babesa eta laguntzak handituko ditugu, pentsio txikienen igoera eta lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera bermatuko ditugu, eta langabeziaren ondoriozko babesa bermatuko dugu gizarte-elkarrizketaren esparruan.
Orrialde honetan krisi ekonomikoaren aurka borrokatzeko neurriei eta horien aplikazioari buruz informazio guztia aurkituko duzu.Gobernuak energia guztia inbertituko du egoera hau gainditzeko, gure herrialdeko ekonomia berreskuratzeko eta enplegua berriro sortzeko. Hemendik guztien lankidetza eskatu nahi dut. Guztiok ahaleginak eta sakrifizioak egin beharko ditugu.
Eskertu egin nahi dut langileen, sindikatuen eta enpresaburuen jokabidea erantzukizunez lankidetzan aritzeko borondatea erakutsi baitute gizarte-elkarrizketatik.
Herritar guztien lankidetza eskertu nahi dut. Gure herrialdean konfiantza osoa dut, eta badakit krisi ekonomiko larri honetatik indartuta aterako garela. Guztioi lankidetza eskatzen dizuet eta guztien jokabidea eskertzen dut.
Eskerrik asko.
José Luis Rodríguez Zapatero Gobernuko Presidenteak E Plana aurkezten du, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Espainiako Plana. Ekimen honek Espainiako Gobernuak aurreikusi dituen politika ekonomikoaren arloko neurri guztiak biltzen ditu, krisiaren ondorioak familietan eta enpresetan arintzeko eta Espainiako ekonomian hazkundearen eta enplegu-sorreraren bidea berreskuratzeko.







